Prestazioak

Gaur egun prestazio ezberdinak ditugu Euskal Herrian: Oinarrizko errenta, AESak, pentsio ezberdinak (alargunezkoak, jubliaziozkoak...), langabezi prestazioak... Egoera gehienetan, dirusarrera hauekin nekez eraman daiteke aurrera bizitza duin bat. Hare gehiago, gaur eguneako lan merkatuaren prekarietatea dela medio, zortzi ordutako enplegu bat izateak ere, ez du bermatzen dirusarrera duinak izatea, Lanbideen arteko gutxieneko soldata kasu.

Honen aurrean, Elkartzenetik OCDEren IRIZPIDEEN ARABERA KALKULATURIKO POBREZIAREN MUGAREN EZARTZEA ETA BERE ERABILGARRITASUNA ALDARRIKATZEN DUGU:

Lurralde bateko bataz besteko errenta erabilgarriaren %50ean kokatuko litzateke Pobreziaren Muga OCDEren irizpideen arabera. Gure kalkuluen arabera hileko 778 euro izango litzateke pobreziaren muga Euskal Herrian.

Informazio gehiago: dokumentoak [erderaz]