|
Elkartzen 2000. urtean sortu zen. Gure helburua da Euskal Herri osoan, bertan bizi diren guztiontzat oinarrizko gizarte eskubideak onartuak izatea, hau da, lana izateko eskubidea, oinarrizko diru sarrerak izateko eskubidea eta etxebizitza duina erabiltzeko eskubidea. Eskubide sozialen aldeko mugimendu soziala da Elkartzen. Euskal Herrian 2000 urtean sortu zen. Hutsetik ez zen sortu. Aurretik, 1996ko abenduan, Gutun Sozial bat lortzea helburua zuen Herri Ekimen Legegilea martxan jarri zen. Ekimen honen inguruan ibilitako hainbat pertsona eta plataforma erabaki genuen borroka honekin jarraitzea eta honela Elkartzen Plataforma sortu zen. Bertan parte hartzen dute herriko plataforma ezberdinak (eskubide sozialen aldekoak, etxebizitzaren aldekoak, prekaritatearen aurkakoak, etabar) baita pertsona indibidualak ere (langabetuak, sindikatu ezberdinetako kideak, etabar). Gure helburua da Euskal Herri osoan, bertan bizi diren guztiontzat oinarrizko gizarte eskubideak (lana izateko eskubidea, oinarrizko diru sarrerak izateko eskubidea eta etxebizitza duina erabiltzeko eskubidea) onartuak izatea. Honetarako ekimen ezberdinak bultzatzen ditugu: hitzaldiak, mobilizazioak, topaketak, etabar, jendartea sentsibilizatzeko eta esplotazio egoera larriekin bukatzeko. Sentsibilizazio lan hori burutzeko eta talde eta pertsona ezberdinen arteko harremanak sendotzeko martxan jarri dugu web orrialde hau.
|